Orain arte jendeari gure berri emateko sare sozialak erabili ditugu , hemendik aurrera horiez gain gure webgunea ere izango dugu. Irudiduna eta freskoa izatea izan da gure helburua. Euskarari eman diogu pisu handiena, baina beste zenbait hizkuntzatan ere ulertu ahal izango da.
Webgune honetan denetatik aurkituko duzue: kontzertuen agenda, albisterik berrienak, argazkiak… Horrez gain, gure zoro-haizeari jaramon eginez tarteka bideo eta argazki aldebres batzuk ere eskegiko ditugu!!
Tarte hau eskerrak emateko ere aprobetxatu nahi dugu.
Herriz herri bizitako momentuak izoztu dituzten argazkilaririk gabe oroitzea zailagoa litzateke. Eskerrik beroenak Saioa “Gauilunak”, Gaizka Peñafiel eta Javi Perezi, zuen trebezia, umiltasun eta eskuzabaltasunagatik.
Beti gogorarazten digu Gorka Salasek artistak hemen ere badaudela, eta ez Parisen bakarrik. Argazkien errealitatea hartu, goxatu eta emozioz beteta itzultzen digu. Mila esker ordainetan ezer espero gabe lan egiteagatik!
Hizkuntzak adierazpide soil baino gehiago dira; hizkuntzetan bizi gara eta guk hizkuntza bizi dugu. Hizkuntza bat ulertzea baino askoz gehiago da, hizkuntzetan bizi gara, eta bizi dugu hizkuntza. Huntza ulertzera ez ezik, bizitzera gonbidatzen zaituztegu, eta horretarako itzulpenak ezinbesteko izan dira. Katalana, Miriam Rodríguez; ingelesa, Amaia Alberdi eta Mariola Agirrezabal; galegoa Fran Fontán, eta frantsesa Mayi Iza eta Xantako ikastetxeko bere ikasleak.
Mila esker zuri ere Urtzi Azkue, edozein zalantza tekniko argitzeko eta laguntzeko beti prest egoteagatik.
Azkenik, nola ahaztu webgunearen sortzaile eta gidari den Zezilio Salas. Ez dago urrerik zure lana ordaintzeko! Mila-mila esker emandako aholkuengatik, babesagatik eta umiltasunetik irakasteko beti prest egoteagatik!
Zuentzat HUNTZA.EUS!!
Utzi erantzuna