2016ko abenduan Donostiako Ospitalean Aspanogi elkarteak eta ETBko “Gu ta gutarrak” programakoekin minbizia zuten haurrekin bideoklip bat grabatzen aritu ginen. Han bizitakoa eta ezagututako haurrek zerbait egin behar genuela pentsaraztera eraman gintuen, eta hortik “Elurretan” abestia.
“Zer izan” abestia Mafalda eta Tremenda Jauría-koekin egindako kolaborazioa duzue.
Disko honekin lortutako dirua ASPANOGI elkartearentzat izango da.