Iritsi da abenduaren 5a; iritsi da Plateruenan (Durango) gure bigarren disko luzea erakusteko eguna, eta aurkeztu dugu “Xilema”. Gure gorputzetan zainak nola, landareetan xilemak hala; haiek odola garraiatuz, hauek ura eta gatzak; bizitza, azken batean. Horixe da gure “Xilema”: lasai-lasai bizi nahi duten deabruak; zazpi kaleetan zelatari, betetzen ez diren promesak; bi alkandora eguzki-izpitan, buruz behera; olatupean galdutako ilusioak , eta ilusioz betetako promesak; zer egin eta izan nahi duten badakitenak, eta elurretan zuria kolore bihurtzen dutenak…..
Gaueko hamaikak jo dute eta irten gara oholtzara, eta hor zaudete zuek, gure zainetako odolak bezala indartzen gaituzuen jarraitzaileak…. Urduritasuna lagun dugu, emozioa ere bai, eta poza…. eta baita beste musikari batzuen gertutasuna ere. Eskerrik asko Aitor eta Gorka Valcarlos (Skakeitan), gurekin “Aldapan gora” kantatzeagatik. Eta eskerrik asko Iñigo Antsorregi, “Kalabazak” abestiari egindako umore-keinuagatik.
Hemendik aurrera plazetan izango duzue gure berri.
Argazkiak 1: Gaizka Peñafiel. Eskerrik asko!
Utzi erantzuna