Euskadiko Orkestrak Fernando Velazquezen zuzendaritzapean Huntzarekin grabatutako hiru bideoklip aurkeztu nahi dizkizuegu: Lasai lasai, Olatu bat eta Aldapan gora.
2019ko azaroan grabatu genituen Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan.
Fernando Velazquez izan da moldaketa sinfonikoa eta zuzendaritza artistikoaren arduraduna. Ikus-entzunezko zuzendaritza Pausoka Entertainmenteko Jabi Elortegiren esku geratu da.
Taula gainean sei lagun egoten ohituta gaude; gure abestiak gitarra , baju, bateria, trikitixa, pandero eta bibolinez lagunduta jotzen ditugu…..irrintziren bat tarteka eta festa giroa taula gainean eta handik kanpo.
Oraingo hau, ordea, bestelakoa izan da: gure abestiak orkestra batek jantzi ditu, orkestra zuzendari batek gidatu eta publikorik gabea izanagatik, zirraraz bete da giroa. Hitzak eta musika lehengoak dira, bai, baina beste guztia aldatu da, eta bertsio berriak sortu.
Bideo hauetan ez gaude talde kide guztiak, baina bai horren atzeko lanean. Eta gustura gaude guk taula gainean jotzen eta abesten ditugun kantek orkestra baten aurrean hartu duten izaerarekin.
Ea guri adina gustatzen zaizkizuen!!!!
Euskadiko Orkestraren webetik hartua:
Fernando Velázquez: “Huntzaren kanta ezagunen bertsio berezi eta dibertigarriak dira”
Fernando Velázquez proiektuaren zuzendariaren hitzetan: “Oso pozik nago orkestrarekin eta Huntzarekin egin dugun proiektu honekin, beren kanta ezagunenetako batzuekin. Bertsio berezi samar bat da, originala bezain dibertigarria, orkestrak duen izaera, tinbre eta gaitasun horrekin. Asko gozatuko duzuela espero dut, eta topikoa dirudien arren, guk grabatzean bezain ondo pasako duzuela espero dut”.
Rafa dio
No sé yo mucho euskera pero es una pena dejar perder un sonido un grupo que ha dado tanto cariño y amor con sus canciones , espero que con el tiempo volváis con más fuerza y nuevas melodías ycaciones gracias eskerricasco y hasta pronto