Iritsi da abenduaren 5a gure bigarren disko luzea erakusteko eguna, eta aurkeztu dugu “Xilema”. Gure gorputzetan zainak nola, landareetan xilemak hala; haiek odola garraiatuz, hauek ura eta gatzak; bizitza, azken batean. Horixe da gure “Xilema”: lasai-lasai bizi nahi duten deabruak; zazpi kaleetan zelatari, betetzen ez diren promesak; bi alkandora eguzki-izpitan, buruz behera; olatupean galdutako ilusioak , eta ilusioz betetako promesak; zer egin eta izan nahi duten badakitenak, eta elurretan zuria kolore bihurtzen dutenak…..
ABESTIAK
1. Deabruak gara
2. Lasai, lasai
3. Zelatari
4. Promesetan
5. Imajina
6. Buruz behera
7. Olatu bat
8. Arin arin?
9. Ilusioz bete